lunes, 1 de febrero de 2010

Ezkabatik bueltan









Compañer@s de fatigas montañeras y sucedáneos:

Aurrekoan esan genizuen bezala, Ezkabako kartzelara joateko ideia genuen. Bertatik gaur bertan bueltatu garenez, momentu egokia iruditzen zait gure blog txit maitea eguneratzeko!
Egia esan...asteburua, paregabea izan da, azkenaldiko monotoniatik irteteko batez ere. Garagardo falta ez dugu izan, ezta lo eroso egiteko toki faltarik ere (milesker giputxien partetik Miren =))...baliteke makarroiekin nolabaiteko arazo bat gertatu izana, baina halako lagunak izanda nor kexatuko da? soy un lioso...

Txangoa beraz, gure azkenaldiko zorte txarra kontuan harturik, ez da batere gaizki joan! Argazki mordoxka bat ateratzeko aukera izan dugu, baita elurraz gozatzeko ere (hotza alde batera utzita). Hala ere garrantzitsuena, Ezkabako forte barnean sartu izan ahal garela eta bertako iheslari, torturatu eta hildakoei oroimen batua egiteko posibilitatea izan dugula litzateke. Bertako fosak, barnebide, zigor gela batzuk etabarrekoak ikusita, amaitutzat jo dugu gure azkeneko abentura, aurki bueltatu eta sakontasun gehiagoz aztertzeko ideiarekin.

Aurrekoetan bezala ere, argazki batzuk utziko ditugu hemen,, ea gustokoak dituzuen!
Besteriik gabe, ondo izan eeta hurrengorarte!
Orbes